jueves, 13 de noviembre de 2008
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako aholku eta galdera orokorrak
Zuri gertatzen ari zaizuna emakume askori gertatzen zaie gure herrian eta mundu osoan, eta berdin dio adina, egoera soziala eta ekonomikoa, kultura edo nazionalitatea. Gainera, ezintasunen bat baduzu, ahulago zara tratu txarren aurrean.
Tratu txarrak ematen dituena da tratu txarren errudun bakarra. Zuk ez duzu errurik eta ez dago zeure esku haren portaera aldatzea. Askotan damututa dagoela edo maite zaituela esan arre, bera ez da inoiz aldatuko.
Zuk, baina, pauso batzuk eman ditzakezu egoera hori amaitzeko. Jarraitu gida honetako aholkuak. Ez da bide erraza, baina merezi du. Gainera, hainbat profesional laguntzeko prest dituzu. Eta gogoratu, tratu txarra ematen badizu, ez zaitu maite.
Honekin batera,Euskadiko Justizia Administrazioak argitaratu duen alea eskuragarri jarri dut,arreta zerbitzuei dagokionez.
http://www.eitb24.com/noticia/eu/B24_103757
http://www.justizia.net/AtencionCiudadano/default.asp?accion=guia15&Idioma=eu
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario