domingo, 8 de febrero de 2009
Emakunde
Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundea 1988ko otsailaren 5ean sortu zen legez, eta erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren menpekoa. Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko politika, ekonomia, kultura eta gizarte bizitzako arlo guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea du funtsezko xede.
Hemen dago bere web orrialdea:
www.emakunde.es
Etiquetas:
ekonomikoa,
emakumea,
erakundea,
kultura,
legedia,
tratu txarrak
martes, 3 de febrero de 2009
Tutoriala: Picnik programa
Tutorial hau Sonia de Fuentes eta ni,Rakel Metola, egin dugu.Bertan on-line erabiltzen den Picnik programa (argazkiak editatzeko) nola erabiltzen den azaltzen dugu pausus pausu.Espero dugu baliogarria izan dezazuen!
lunes, 2 de febrero de 2009
Podcast: Tratu txarrak jasan dituen gizon baten testigantza
Odeo-n Podcast hau topatu dut, hau Cadena Ser irratiko "Hablar por hablar" programatik ateratakoa.Bertan gizon maltratatu batek bere bizipenak kontatzen ditu. Merezi du entzutea. Hemen usten dizuet guztiok entzun ahal izateko.
WebQuest: Emakumeen aurkako indarkeria
Sarean aurkitu dudan webquest-a aurkezten dizuet. Bertan emakumeen aurkako indarkeriaren oinarrizko kontzeptu eta informazio orokorra agertzen da. Hau 2.zikloko haurrentzat zuzenduta dago.
Etiquetas:
Emakumeak,
indarkeria,
informazioa,
kontzeptuak,
Webquest
Umeen aurkako tratu txarrak
Slidesharen power point hau topatu dut. Umeen aurkako indarkeriari buruz doa, oso interesgarria da, beraz, espero dut baliogarria izan dadin.
Etiquetas:
Haurrak,
slideshare,
Tratu txarrak; indarkeria; power point
Mahai-ingurua:Bertsolaritza eta generoa
Generoak bertsolaritzan duen eragina aztertu zuten Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Jon Maia eta Unai Muñoak osatutako mahai-inguruan. Hona hemen bideoa:
Espero dut zuen gustokoa izatea!
Espero dut zuen gustokoa izatea!
Etiquetas:
abestia,
bertsoak,
familia,
indarkeria,
mahai ingurua,
tratu txarrak
Kupela Taldearen abestia
Sarean bilatzen tratu txarrei buruzko bertso abestia aurkitu dut:
-Abestia: TRATU TXARRAK
-Musika: ZABALE
-Letra: ANJEL LARRAÑAGA
-Taldea: KUPELA TALDEA
-Diskoa: GAU GIRO / ELKAR / 2006
Abestia entzun nahi baduzue hauxe da link-a:
-Abestia: TRATU TXARRAK
-Musika: ZABALE
-Letra: ANJEL LARRAÑAGA
-Taldea: KUPELA TALDEA
-Diskoa: GAU GIRO / ELKAR / 2006
Abestia entzun nahi baduzue hauxe da link-a:
Espero dut zuen gustukoa izatea!!
Etiquetas:
abestia,
bertsoak,
emakumea,
kupela taldea,
tratu txarrak; ezustea
miércoles, 21 de enero de 2009
Gai honeki loturiko liburu interesgarri batzuk
LIBURU INTERESGARRIAK GAIAREKIN LOTUTAK:
Liburu hauek erabigarriak izan dezaten espero dut,emakume,haur,heldu zein laneko bortxaketari buruz aritzen da.Bertan gida eta informazioa dexente aurkituko duzue,arazo honi aurre egiteko edo behintzat informatuta egoteko.
-EL ACOSO SEXUAL EN LA VIDA COTIDIANA
EGILEA: Sue Wise. Liz Stanley
URTEA: 1992
-EL GOLPEADOR Un perfil psicologico
EGILEA: Donald G. Dutton. Susan K. Golan
URTEA: 1997
-SITUACIONES CLINICAS EN MALOS TRATOS EN NIÑOS y ANCIANOS
EGILEA: Luís Benito Ortiz - Juan Carlos Molina Cabañero - Pedro Taboso Elizondo - Francisco Sánchez del Corr
URTEA: 2006
-HISTORIAS INFAMES: LOS MALTRATOS EN LAS RELACIONES
EGILEA: María Cristina Ravazzola
URTEA: 1998
-HOMBRES QUE AGREDEN A SUS MUJERES Cómo poner fin a las relaciones abusivas
EGILEA: John Gottman. Neil Jacobsen
URTEA: 2001
-MOBBING. EL ACOSO MORAL EN EL TRABAJO
EGILEA: AUSFELDER, TRUDE
-LA VIOLENCIA EN CASA
EGILEA: Marta Torres Falcón
URTEA: 2001
-LAS FORMAS DEL ABUSO La violencia física y psíquica en la familia y fuera de ella
EGILEA: Juan Luis Linares
URTEA: 2006
-LAS VÍCTIMAS INVISIBLES DE LA VIOLENCIA FAMILIAR El extraño iceberg de la violencia doméstica
EGILEA: Enrique Gracia Fuster
URTEA: 2002
-ABUSO SEXUAL, EL. LA VERDAD ACERCA DE LOS ABUSOS SEXUALES - Un libro para chicas adolescentes, mujeres jóvenes y quienes las ayudan
EGILEA: Feureisen, DRA. Patty; Pincus, Caroline
URTEA: 2006
-CALIDOSCOPIO FAMILIAR Imágenes de violencia y curación
egilea: Salvador Minuchin
URTEA: 2006
-VIOLENCIA MASCULINA EN LA PAREJA Una aproximación al diagnóstico y a los modelos de intervención
egilea: Jorge Corsi
UTREA: 1996
Liburu hauek erabigarriak izan dezaten espero dut,emakume,haur,heldu zein laneko bortxaketari buruz aritzen da.Bertan gida eta informazioa dexente aurkituko duzue,arazo honi aurre egiteko edo behintzat informatuta egoteko.
Etiquetas:
berdintasuna,
bikotea,
familia,
gehiegikeria,
Haurrak,
helduak,
indarkeria,
Liburuak,
sexuala,
ustelkeria
jueves, 18 de diciembre de 2008
Taula: eredu motak erasotzailearen testuinguruaren arabera
Eredu motak erasotzailearen testuinguruaren arabera | |
Barruko familiaren artean | --> Bazterkeria/ arduragabekeria --> Fisikoa --> Psikiko-emozionala --> Sexuala --> Jaio aurrekoa --> Munchausen sindromea |
Instituzioanalak | --> Eskolakoa --> Osasunekoa --> Juridikoa --> Gizarte Zerbitzuak --> Segurtasun-indarrak --> Komunikabideak |
Ustiapena | --> Laborala --> Sexuala |
Etiquetas:
bazterkeria,
emozionala,
erasotzailea,
eredu motak,
fisikoa,
indarkeria,
taula,
testuingurua
jueves, 11 de diciembre de 2008
Emakumeen tratu txarrei buruzko power point-a
Slideshare web orrialdean Power point hau igo dut. Power point-a, 2007.urtean egin behar izan nuen Gizarte kultur animazio irakasgairako.Bertan ahalik eta informazio gehien biltzen eta azaltzen saiatu nintzen klaseko aurkezpenerako.Espero dut gustukoa izatea!!!
Etiquetas:
Emakumeak,
familia,
fisikoa,
gizon,
indarkeria
jueves, 13 de noviembre de 2008
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako aholku eta galdera orokorrak
Zuri gertatzen ari zaizuna emakume askori gertatzen zaie gure herrian eta mundu osoan, eta berdin dio adina, egoera soziala eta ekonomikoa, kultura edo nazionalitatea. Gainera, ezintasunen bat baduzu, ahulago zara tratu txarren aurrean.
Tratu txarrak ematen dituena da tratu txarren errudun bakarra. Zuk ez duzu errurik eta ez dago zeure esku haren portaera aldatzea. Askotan damututa dagoela edo maite zaituela esan arre, bera ez da inoiz aldatuko.
Zuk, baina, pauso batzuk eman ditzakezu egoera hori amaitzeko. Jarraitu gida honetako aholkuak. Ez da bide erraza, baina merezi du. Gainera, hainbat profesional laguntzeko prest dituzu. Eta gogoratu, tratu txarra ematen badizu, ez zaitu maite.
Honekin batera,Euskadiko Justizia Administrazioak argitaratu duen alea eskuragarri jarri dut,arreta zerbitzuei dagokionez.
http://www.eitb24.com/noticia/eu/B24_103757
http://www.justizia.net/AtencionCiudadano/default.asp?accion=guia15&Idioma=eu
jueves, 30 de octubre de 2008
Tratu txarrak eta babesik eza umezaroan eta nerabezaroan
Sarean bilatzen,Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzak sortu duen txosten interesgarria aurkitu dut.Hau tratu txarrak eta babesa ez duten ume eta nerabei buruz aritzen da,zehazki,arrisku egoeran daudenentzako bideratuta.Bertan, datu eta informazio mamitsua eskeintzen da,hala nola;umeen tratu txar eta abandonoaren definizioa eta adierazleak,egoera honetan lagundu dezaketen zerbitzuen,helbide eta telefonoak,marko legala,e.a
Honen helburua,arazoa pairatzen duten haur eta nerabeei eta beraien inguruan dauden helduei informazioa ahalbidetzea da.
Espero dut txosten hau lagungarri izan dadin.
http://www.bizkaia.net/Home2/Archivos/DPTO3/Temas/Pdf/Maltrato%20y%20desprotecci%C3%B3n%20en%20la%20adolescencia%20-%20Eusk.pdf
Honen helburua,arazoa pairatzen duten haur eta nerabeei eta beraien inguruan dauden helduei informazioa ahalbidetzea da.
Espero dut txosten hau lagungarri izan dadin.
http://www.bizkaia.net/Home2/Archivos/DPTO3/Temas/Pdf/Maltrato%20y%20desprotecci%C3%B3n%20en%20la%20adolescencia%20-%20Eusk.pdf
viernes, 24 de octubre de 2008
Haurren tratu txarrak
Haurren Tratu Txarrak: Haurtzaroan ere, ez da dena zoriona.
Haurrenganako tratu txarrak bazterkeria bizi duten guneetan kokatzen ditu gure inkontzienteak, oharkabean familien batez bestekoarekin zerikusirik ez duten etxeekin erlazionatzen dugu arazo hori nahi gabe, pobrezia handia, ikasketa maila txikia edo toxikomaniaren eraginak bizi dituzten ingurune minoritarioetan hain zuzen ere. Gutako edozeinek ere, herritar arruntak, nekez irudikatu ohi ditu horrelako gertaera tamalgarriak familia konbentzionaletan, gizartean integraturik dauden eta gehiengoaren pareko bizitza kalitatea duten gurasoen etxeetan.
Baina ez dugu xalo jokatzen, ez eta halabeharrez ere. Kasu honetan, badira gutxienez bi arrazoi tratu txarrak giro marjinal edo bereziki zailetako familietako haurrei zergatik egozten dizkiegun ulertzeko. Lehenik eta behin, hedabideetan zabaltzen diren albisteetan haurrentzat degradagarri eta kaltegarrienak diren gertaerak baino ez dira jasotzen: tratu txar fisiko larriak, torturak, erailketak, haurren oinarrizko premiak ez betetzea edo haurren gorputza edo irudia helburu pornografikoetarako erabiltzea... eta ia ez zaio begiratu ere egiten komunikabideen ikuspegitik hain errentagarri ez den beste tratu txar klase bati, hain deigarri eta morbosoa ez delako.
Eta bigarrenik, edozein sumintzeko moduko izugarrikeria horiek sekula egingo ez lituzketen guraso askoren buruan haurren tratu txarrak oso katalogo laburrera mugatzen dira eta ez dute pentsatu ere egiten ia egunero edo noizean behin beren seme-alabekin izaten duten portaeraren bat tratu txarrezkoa izan daitekeenik.
Baina ez dugu xalo jokatzen, ez eta halabeharrez ere. Kasu honetan, badira gutxienez bi arrazoi tratu txarrak giro marjinal edo bereziki zailetako familietako haurrei zergatik egozten dizkiegun ulertzeko. Lehenik eta behin, hedabideetan zabaltzen diren albisteetan haurrentzat degradagarri eta kaltegarrienak diren gertaerak baino ez dira jasotzen: tratu txar fisiko larriak, torturak, erailketak, haurren oinarrizko premiak ez betetzea edo haurren gorputza edo irudia helburu pornografikoetarako erabiltzea... eta ia ez zaio begiratu ere egiten komunikabideen ikuspegitik hain errentagarri ez den beste tratu txar klase bati, hain deigarri eta morbosoa ez delako.
Eta bigarrenik, edozein sumintzeko moduko izugarrikeria horiek sekula egingo ez lituzketen guraso askoren buruan haurren tratu txarrak oso katalogo laburrera mugatzen dira eta ez dute pentsatu ere egiten ia egunero edo noizean behin beren seme-alabekin izaten duten portaeraren bat tratu txarrezkoa izan daitekeenik.
Alde guztietan dago?
Arazoa nahi baino hedatuago dago eta, era ezkutuan bada ere, ingurunerik hurbilenean ere gertatzen da. Drama baztertua da, ez baitugu arazoaren norainokoaren berri zenbaki eta estatistika bidez emango digun daturik. Eta gizartearentzat lotsagarri delako, gizatasun, sentsibilitate eta gizarte-kulturaren hutsunea erakusten duelako eta den bezala onartzeak min ematen duelako; azken batean gizakiok eratu dugun elkarbizitza-sistemako gaixotasun bat baino ez baita.
Haurrenganako tratu txarren arazoak gero eta indar eta maiztasun handiagoa duela pentsatzea ez da ezkorregia izatea: gure gizartea merkatu ekonomia batean garatu eta hazten da eta bertan gizarte ongizatea sortzen duten egiturak ez dira behar bezain eraginkorrak eta hiriko kontzentrazio izugarrietarako joera dago; horren ondorioz, familia askok bere girotik alde egin behar izaten du, giro kultural arrotzean eta babes eta harrera neurririk gabe. Gainera, pobrezia eta bazterkeriazko gune gero eta handiagoak arazo latza dira ekonomikoki garaturiko herrialde askotan, geurean barne. Eta ikuspegi psikologikotik, badirudi egiaztatzen ari dela egunean zehar pilatzen ditugun frustrazioak ahulenen aurka, kasu honetan haurrekin, askatzen ditugula.
Tratu txarrak eragiten dituen pertsona ez da ezinbestean sentsibilitaterik gabeko deabrua, desorekatua, erreferentzia sozialik gabeko marjinatua, edo umetan arazo hori jasan zuen aita edo ama. Edozein pertsona irits liteke tratu txarrak eragitera, laneko porrotak edo umilazioek edo lagunen gaitzespenak edo bere bizitzarekin gustura ez sentitzeak eragiten dion angustia pilatua egoki metabolizatzen ez baldin badaki.
Beste zenbait pertsona helduk oso esku arina izaten dute, portaera horrek umearengan izan dezakeen eraginaz ohartu gabe.
Zer dira , benetan, tratu txarrak?
Gurasoen edo haurra zaintzeaz arduratzen diren pertsonen ekintzen ondorioz haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna edo ongizate psikologikoa arriskuan denean esan ohi da tratu txarrak edo gehiegikeriak gertatzen direla. Tratu txarrak ekintzaz edo omisioz eta zabarkeriaz gerta daitezke. Lau tratu txar mota daude. Tratu txar fisikoa pertsona heldu batek nahita eragindako kolpe, iletik tira egite, ostiko, ziztada... eta antzekoen ondorioz sortzen diren lesioak dira.
Zigor desegoki edo larregikoek eragindako kalteak ere izaten dira. Zaila da bereiztea non bukatzen den "zentzuzko" zigor fisikoen bidezko diziplina eta non hasten den gehiegikeria. Zigor fisikoa erabiltzen duenak azken baliabide gisa erabiltzen duela argudiatu ohi du, hain azkarrak ez diren beste bide zuzentzaile batzuk (eta gurasoei ahalegin handiagoa eskatzen dietenak), adibidez azalpenak eta zigor edo mehatxu txikiagoak, eraginkor izan ez direnean. Ez dio haurrari minik egin nahi, jokaera desegoki bat zuzentzea du helburu. Baina, "garaiz emandako ipurdiko txikia" salbu (guraso askok beharrezko jotzen dute hori, horren inguruan oraindik eztabaida badago ere), eta hori ere haurrak beste inolako bideri erantzuten ez dionean; baina bestela, zigor fisikoa haurraren duintasun eta autoestimaren aurkako eraso larria da eta kalte emozional larriak eragin diezazkioke. Zigor fisiko larriak sarri jasaten dituzten haurrek indarkeriazko jokaerak errepikatzeko joera izan ohi dute, euren helburuak lortzeko edo itxuraz arrazoirik gabe.
Hauexek izan ohi dira tratu txar fisikoen arrastoak: erredurak, haustura edo ubelduak, azalpen sinesgarririk gabe kolpetik agertzen direnak; haurrak pertsona helduak hurbiltzen zaizkionean beldurtuta agertzea; gurasoek haurrari buruz mespretxuz hitz egitea edo familiak haurra diziplina fisiko zorrotzegiaz tratatzea.
Bigarren tratu txar mota utzikeria edo zabarkeria da, haurraren oinarrizko beharrak betetzeko eginkizunean akats handiak izatea, dela heziketan, osasunean eta segurtasun edo ongizatean. Utzikeria fisikoa dagoela esan dezakegu haurraren osasuna zaintzen ez denean, etxetik bota edo behin eta berriz adin txikikoen zaintzapean uzten denean eta heziketako utzikeria esaten zaio haurrak bere beharren araberako heziketa eta eskolaratzea izan dezan zaintzen ez denean. Utzikeria edo zabarkeriaren zeinuak: eskolara ez joatea, behar duten zainketarik jasotzen ez duten hortz eta begietako arazoak, itxura zabarra, haur txikiak etxean bakarrik uztea, gurasoen egoera ekonomikoa txarra izan ez arren haurrak gaizki jantzita ibiltzea...
Ongi etorri!
Blog hau tratu txarrei buruz arituko da,emakume,haur zein gizonek jasaten duten egoerak ezagutuko ditugo.Honekin batera,egoera pairatzen duten pertsonei laguntza eskaintzen ahaleginduko naiz,horregatik blog honetan;ahalik eta informazio gehien eskeintzen sahiatuko naiz hala nola erakunde mota ezberdinei buruzko datuak,legedia,bideoak,e.a.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)